LH 1-2-3 Igerilekuan

LH 1-2 eta 3 koak azaroak 8tik 28ra egin dugu igeriketako ikastaroa Usabal kiroldegian.  LH3koak lehenengo txandan parte hartu dute, ondoren LH1ekoek eta azkenik LH2koek. Autobusez egin ditugu joan etorriak, eta  gerrikoaren garrantziaz ohartarazi digu Aitor autobus gidariak.

Orokorrean,  esperientzia polita izan da, uretan jolasak, beldurrak gainditu eta teknika hobetzeko aukera izan dugularik. Bertan Enrike, Lauri eta Beñat izan ditugu irakasle. Hiru aste iraun duen ikastaroak, igeri ez ezik, beste gauza asko lantzeko aukera eman digu. Eta gure igeriketako trebeziak hobetu ditugu.