DBH 1 eta 2 mailetako ikasleak Zuhatzako uhartean izan dira bi egunez. Gozatu ederra hartu dute bertan antolatutako ur-ekintza eta jokoetan parte hartuz. Eguraldia lagun, arraunean, piraguan, belaontzian, wind-surf ikasten edo eta pedalei eraginez aritu dira bertako begiraleen azalpenak arretaz entzun ondoren. Talde giroa eta elkarbizitza sustatzeko, jokuak eta gaubela ere antolatu dira.
Hona hemen, bertako argazkiak (argazkien artean tartekatuta bideo batzuk ere badira bilduman).