Pasar al contenido principal

 

IRAILA

 

IRAILEKO AZOKA

Iraileko 3.igandean Ibarran ospatu ohi da Hauspoak antolatzen duen iraileko azoka berezia. Uzturpe ikastolak bi postu jartzen ditugu. Plazan ikastolako familia eta langileen artean ikastolako arropa saltzen ditugu, DBHko ikasleek haurrei aurpegia margotzen dieten bitartean. Emetrio Arrese parkean berriz frantseseko tailerreko ikasleek  taloak egin eta saltzen dituzte.

Eskerrik asko egunean bertan eta ondoren lanean aritzen zareten ikasle, irakasle eta guraso guztioi!!

 

 

ABENDUA

 

EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNEAN UZTURPE IKASTOLAn  Arratsaldean, Aterpen HH eta LHko ikasleek KANTU FESTA egin zuten, euskal kantagintza tradizionaleko hainbat kantu tradizionalak abestu zituzten ikasle eta irakasleek.

EGUBERRIAK - OLENTZERO eta MARI DOMINGI IKASTOLAN

Gabon aurretik, Olentzero eta Mari Domingiren bisita izaten dugu ikastolan. Baina ez da izaten dugun bisita bakarra, Ibarrako Garaguneko lagunekin Gabonetan ere aritzen baikara elkarlanean marrazkiak margotuz, abestiak entseiatuz...

Abenduaren 24ean, ikasle, irakasle eta gurasoak herrian zehar abesten ateratzen gara. Amaitzeko gaztaina-jan goxoa egin ohi dugu herriko plazan LH 1eko gurasoen laguntzarekin.

 

EGUBERRIAK - IBARRAN KANTARI

Abenduaren 24ean, ikasle, irakasle eta gurasoak herrian zehar abesten atera ginen. Amaitzeko gaztaina-jan goxoa egin genuen herriko plazan.

 

URTARRILA

 

KULTUR ASTEA

 Urtarrila amaieran gure ikastola ezagutarazteko ekintza desberdinak antolatzen ditugu Kultur astean.

 

 

 

 

 

OTSAILA

 

SANTA AGEDA - IBARRAKO KALEETAN ZEHAR KANTARI

 Otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera ospatzen dugu.

Ohitura zahar bat jarraituz, LH3/6 bitarteko ikasleak artzain/artzain andrez jantzita kalera ateratzen gara kopla zaharrak abestuz.

 

 

 

 

OSTEGUN GIZENA

Ostegun gizeneko ohiko jaia Ibarrako plazan ospatzen dugu. Aurrez ikastolan prestaketak eta jaialdi txiki bat antolatzen dugu LH-ko ikasleentzat bereziki. 

Ikasturtez ikasturte  aukeratutako gaiari lotuz gelaz gela mozorroa prestatu ohi dugu talde bakoitzak bere modura jantzia egokituz. Irudimena ez zaigu falta.

Giro alaian, musikaz lagundurik, kalejiran jaisten gara plazara, bertan zain ditugun familiekin elkartu eta iñauteri jaiei hasiera emanaz.

 

 

 

MARTXOA

 

ELKARTASUN KILOMETROA

Ikasturtero, bizikidetza behatokiko ikasle, irakasle eta gurasoen gidaritzapean aritzen gara ikastolako komunitate osoan elkarlanean guztoon artean erabakitako elkarteren baten  alde (Haiti, Tichla, Afesta, Sanfilippo, Ziburu, Burkina Faso, Zaporeak, Greenpeace, Uzturpe…)

 

 

 

 

APIRILA

 

LIBURUAREN EGUNA

Apirilaren 23 LIburuaren nazioarteko egunaren harira Uzturpen ere liburuaren eguna ospatzen dugu. Liburuaren Eguna ere ospatu genuen “Irakurketaz goza dezagun” lemapean. 2018-2019 ikasturtetik aurrera eta  Hobekuntza -Pedagogiko Iraunkorreko irizpideak aintzat harturik kultur ekintza honekinlortu nahi diren helburuak geletako euskara ordezkariekin zehazten dira eta baita helburu horiek lortzeko zein ekintza gauzatuko diren ere. Ekintzak geletan proposatu eta bideragarritasuna eta lortu nahi genituen helburuen arabera osatzen da  eguneko egitaraua. Besteak beste: LHn maisuek ipuinak kontatu zizkieten ikasleei, ipuin lehiaketa mailaka, HHn ikasle nagusiak izan genituen ipuinak kontatzen, LHko ikasleek liburu erraldoia osatu zuten guztien artean, ipuin zatiak eta ilustrazioak elkartzeko jolasa, Altxorraren bila literatura gai izanik, pertsonaia literarioekin rol jolasak, ikasleen jatorrizko hizkuntzetan irakurketak… Azkenik, ez dugu ahaztu behar LH4koek Garagunekoen bisita eta ipuinen irakurketa jaso zutela.

 

 

 

EKAINA

 

UZTURPE EGUNA

Ikasturtea festa giroan bukatu nahian, komunitate osoarentzat hain egun berezia den UZTURPEGUNA ospatzen dugu, maiatzaren erdialdean. Hainbat ekitaldiz osaturiko egun borobila izaten da: ikasturteko jaialdia, pilota partidak, bazkaria, jolasak, puzgarriak, toka, dantzaldia…