Pasar al contenido principal

 

Naturak eta kanpo espazioak gure ikasleen ongizatean dituzten onura eta abantailez jabetuta, ikasturte honetan ere asteroko irteerak burutu ditugu, urtaro bakoitzaren berezitasun, xarma eta magiaz gozatuz. Bero, hotz, euri ala haize, katiuskak eta buzoak jantzi eta naturak eskaintzen dizkigun baliabideak arakatu eta horiekin jolasean aritzeko aukera paregabea izan dugu, baita inguruarekiko jakin-mina asetzeko eta errespetuzko jarrerak sustatzeko ere.

Gure Ikastola inguruko naturgune zoragarriak baliatuz, parke, erreka, zelai eta hain maiteak ditugun Baso Txiki eta Argitxoren etxera joan gara. Udaberrian, gutun berezia jaso genuen bere eskutik eta Amarik, basoko zaindariak, kukuaren sekretu eta istorio liluragarriak kontatu zizkigun, denon irudimena piztuaz. Basoko isiltasunean murgilduta, haurrek arreta handiz entzun zituzten inguruko soinuak, kukuaren kantuaren bila. Eta bide batez, naturak eskainitako beste hots eder batzuk entzuteko aukera ere izan genuen.

Ikasturte amaiera, egun pasa polit batekin amaitu genuen. Haur Hezkuntza osoa elkarrekin, Ikastolatik abiatuta, Zabalarretara oinez joan eta bidean geldialdi ezberdinetan, haurren mugimendu nahiak asetu eta euren ezagutzak, esperientziak, hizkuntza, harremanak… aberasteko aukera ezin hobea izan genuen!

 

Irudia
uau

 

 

Irudia
earrra