Eskola Kirola: Urteko Jardueraren Laburpena
Aurtengo ikasturtean, gure ikastolako Eskola Kiroleko eskaintza aberatsa eta anitza izan da. Kirol anitzeko 8 taldek parte hartu dute astebururo hainbat jardueratan, eta horiei Atletismo taldeak eta Jolas Heziko taldeak egin dituzten saioak gehitu behar zaizkie. Ikasleen parte-hartzea oso zabala izan da, 154 haur, eta horrek erakusten du kirolarekiko eta bizitza osasuntsuarekiko duten interesa eta motibazioa.
Gure begiraleen eta epaileen lana ezinbestekoa izan da jarduera hauek aurrera eramateko, eta haien inplikazioari eta ardurari esker, giro atsegin eta seguru batean burutu dira ekintza guztiak.
Eskola kirolaren bidez, kirolaren eta bizi ohitura osasuntsuen sustapena bilatzen dugu, baina baita bizikidetzan oinarritutako baloreen lanketa ere: errespetua, elkarlana, ardura eta esfortzua.
Ikastolatik eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten ikasleei, gurasoei eta hezitzaile guztiei, denon artean komunitate aktibo eta osasuntsuago bat eraikitzen lagundu baitute.
