Pasar al contenido principal

MENPEKOTASUNIK GABEKO KALITATEAN BAGOAZ AURRERA

 

Googlerekiko menpekotasuna ekidin nahian, gure zerbitzariko fitxategiak kudeatzeko software libre baten aldeko apustua egin genuen iaz: Nextcloud.

Aldi berean, horren bidez gure funtzionamenduaren kudeaketa hobetu eta eguneratzen ari gara. Etengabeko hobekuntzaren ildotik jarraitzen dugu, 2004n Zilarrezko Q-a bereizgarria jaso genuenetik ari garen bezala, eta une hau probesten ari gara zaharkituak geratu diren hainbat prozedura eta egiteko berritzeko.

Horretarako Kalitate eta IKT taldeko kideok Nextcloud-en egitura berriak sortu eta diseinatzeaz gain, langilegoari formazioa eta aholkularitza eman diogu. Aldaketak saiakera eta denbora eskatuko badigu ere, badakigu gure eguneroko lana kalitatez egitea bermatuko digula. Langile guztiok elkarrekin bagoaz kalitatearen bidean!

 

Nextcloud