Pasar al contenido principal

MUGIKORTASUNA

Aurten, EA30eko taldean, Garapen Iraunkorraren hamaikagarren helburua izan dugu ardatz eta honen harira, mugikortasuna landu eta aztertzeko ardura izan dugu. Proiektua bi ikasturtetan banatu da, lehengoan diagnosia eta esku-hartzea diseinatu eta bigarrengoan esku-hartzea gauzatu.

Hortaz, ikasturte honetan helburu nagusia diagnosia egitea izan da.

Ikastolako eremuari dagokionez, lehenik ikastola osatzen dugunon mugikortasun ohiturak zeintzuk diren aztertu dugu komunitateko kide guztiei galdetegi bat pasaz. Jasotako emaitzekin ondorio hauek atera ditugu:

  • Uzturpe Ikastolara gehiengoa oinez etortzen da.

  • Autoz etortzen direnen gehiengoa langilegoa da.

Bestetik, ekordezkariekin bildu eta ikastolako espazio ezberdinetan irisgarritasuna nolako den aztertu dugu. Lortutako ondorioekin datorren ikasturterako proposamen batzuk egin ditugu.

Herriari begira, ikasleekin herriko diagnosia egiteko lanean jardun dugu. Horretarako, herriko gune ezberdinak behatu dira, garraio publikoaren balorazioa egin da, bidegorrien eta ikastola bideko espaloien egoera aztertu da...

Guztia borobiltzeko, Ibarrako Udaletxean ikasturtean zehar burutako ekintzen ondorioak eta proposamenak aurkeztu ditugu Udal Foroan.

Azkenik, ikasturtean zehar mugikortasunaz gain, beste ekintza batzuk ere egin ditugu: patio garbiketako txandak mantendu, ikasturte hasieran patioan geratzen ziren zaborren inguruko kontzientziazio kanpaina egin, kotxerik gabeko eguna ospatu...

Ikasturte honetako lanak bukatuta, datorren ikasturterako gogotsu jarraitzen dugu.

Irudia
Agenda 30