Pasar al contenido principal

INAUTERIAK BIZIKI OSPATZEN

2024ko otsailaren 8an hasi ginen iñauteriak ospatzen.

Aurretik ondo landutako dantzak eta mozorroak aurkezteko eguna izan genuen Ostegun gizena. Aurtengo gaia "Maskarak" izan da. Maila bakoitzak herrialde ezberdinetako maskara bat aukeratu eta prestatu zuen. Maskarekin mozorrotu ginen.

Kiroldegian jaialdi polita egin ondoren ikastolara igo ginen eta maskarak jarrita genituela geletako argazkiak atera genituen.

Ondoren denak ikastola aurrean elkartu eta kalejiran plazara jeitsi ginen.

Plazan gurasoak zai geneuzkan eta bertan iñauterietako musikaz alaiturik, Iñigo, gure sukaldariak prestaturiko txorixoa jateko aukera izan genuen Ostegun gizeneko ohitura mantenduz.

 

Inauteriak