Pasar al contenido principal

IRAILEKO AZOKA

 

Urtero legez, Hauspoak “Iraileko Azoka Berezia” antolatu zuen. Irailaren 17an ospatu zen eta giro ona nagusitu zen.

Bertan, Ikastolak postu bat jarri zuen Arane iturriaren gainaldean, aurreko ikasturtean zehar DBH ikasleek egin zituzten STEM proiektu desberdinak erakusteko. DBH2 eta 4-ko ikasleak egon ziren postuan teknologiako proiektuak eta mikroorganismo inguruko proiektuak azaltzen herritarrei. Hainbat herritarren begiradak erakarri zituzten.  DBHko frantses tailerreko ikasleak talo postuan egon ziren lanean. Momentu batzuetan lan handia eduki arren, gustura ibili ziren taloak saldu eta saldu.

Laguntzen aritu zineten guraso, irakasle eta  bertaratutako guztioi, eskerrik asko.

 

Iraileko azoka