Pasar al contenido principal

ESKOLAZ KANPOKO ZERBITZUAK HAUSNARTZEN

 

2023-2024 ikasturtean ikastolak antzerki tailerra eta eskulan tailerra eskaini ditu zuzenean. Horretaz gain, Elduayen Hizkuntza Eskola eta Loatzo Musika Eskolaren bidez ingelera eta musika eskolak eskaintzen dira.

Ikastolak eskolaz kanpoko zerbitzuen inguruko hausnarketa abiatu du zein zerbitzu eta zertarako eskaintzeko. Ikastolako organo ezberdinetan gaiaren inguruan hausnartu da eta egingo den zerbitzuen eskaintza ikastolako ildo pedagogikoarekin koherentea izan behar dela adostu da.

Hau horrela izanda, hurrengo ikasturtean egungo zerbitzuen eskaintza mantentzea adostu da, hala ere, eskaintzen ditugun zerbitzuen hausnarketa bat burutuko da eta hauen inguruko proposamen berri bat definituko da.