Pasar al contenido principal

LUDOTEKA

Iraila eta ekainean ludoteka zerbitzua eskaintzen da ordutegi trinkoan gauden bitartean (14:30-16:30tara).

Gabonetan eta Aste Santutako oporralditan ere, zerbitzua eskaintzen da baina aurten ez da talderik osatu.

Zerbitzu honen helburu nagusienak honakoak dira:

- Euskararekiko jarrera positiboa bultzatzea, euskal kultura eta tradizioetara hurbilduz.

- Adierazpena, sormena, esperimentazioa... lantzea.

- Talde harremanak sendotzea talde barruko erlazioa sendotuz.

- Autonomia pertsonala garatzea. Txikienak eguneroko bizitzako ohituretan eta beste hainbat ekintzetan autonomoagoak izaten lagunduz.

- Ingurugiroa eta natura errespetatzea.

- Hezkidetza lantzea, ekintzak parekidetasunean oinarrituz.

- Kulturartekotasuna. Atzerritik etorri diren haurrak gure kultura eta ohitura jakin batzuk ezagutzea eta, aldi berean, beraien herrietako ohitura eta jolasak guk ezagutzea. ???

- Ibarrako ezagutza lantzea, natura eta nekazal mundura hurbilduz.