Pasar al contenido principal

JANGELA ERE IKASTOLAKO PROIEKTU PEDAGOGIKOAN TXERTATZEN

 

Aurtengo ikasturtean aldaketa ugari izan ditugu esparru honetan: lankide berriak, Agusen erretiroa, honek ekarritako hutsunea betetzeko beharra... Abenduan egin genion agurra omenaldi xume batekin urte guzti hauetako eskertza eginaz: ikasleen antzerki txiki baten bidez, kantuan eta emozioei bide emanaz.

Bere hutsunea betetze aldera gure komunitateko hezitzaile batek heldu dio erronkari Uzturpe Ikastolako filosofia eta lan-ildoak jangelakoarekin bat eginaz eta horrela ikasleei esparru ezberdinetan heziketa integrala eskainiaz: gatazken kudeaketan, arauen lanketan eta nola ez, aniztasunari elikaduraren bidetik ere erantzuna emanaz.

Honela, KM.0-ko produktuekin osatutako dieta eskaintzen jarraitu dugu, garaiko lehengaiekin, produktu ekologikoak erabiliaz eta ikastolan bertan sukaldatutako elikadura orekatuan oinarrituz.

 

Jangela