Pasar al contenido principal

Langileen formazioari dagokionez hauek izan dira ikasturte honetan nabarmendu direnak. 

  • Ikastetxeetara bisita pedagogikoak burutu ditugu(Lekeitioko Azkue ikastolara Asteburu Pedagogikoa, Mendigoitira, Anoetako Ikastolara, Larramendi Ikastetxera…).

  • Kanpo espazioaren eraldaketarako beharren inguruko hausnarketa saioak burutu dira komunitate osoarekin eta bisitak Kurutziaga eta Azkue ikastoletara.

  • Bizikidetza osasuntsu eta garapen emozionalerako formazio saioak izan ditugu (Masaje Ikastaroa Ana Conderen eskutik, “Gatazken kudeaketa” langile zein familientzat; Kiva; Berdintasun planaren eraketaren inguruko oinarrizko formakuntza klaustroarentzat, ZEOS programa ikasle-irakasle-familientzat)

  • Digitalizazio ikastaroa eta NextCloudeko antolaketa berriaren lanketa egin dugu.

  • Pertsona-ereduari begirako hautatutako hezkuntza ildoetan formatzen jarraitzen dugu (KOirakaskuntza ikastaroa, EA2030 eskola, euskara eta kulturartekotasunak ardatz praktika onak eta ekarpen berriak, “familia eta euskara, esperientziak praktikoak ezagutuz, eskola hiztun bila…; liburuaren altxorra Gatzagorriren eskutik; IDU eta Dislexia ikastaroak; EHIko jardunaldi pedagogikoak; Hezitzailearen begirada; Haur eta Nerabeen emozioen bidelagun; Ikastetxeen hobekuntza pedagogikorako prestakuntza; Elkar zaintzen dugu;...)

Langileen formazioa