KIROLAZ BLAI
Gizartea geroz eta sedentarioagoa den momentu honetan gure ikasleak kirolean murgiltzea ezinbestekotzat ikusten dugu. Hori dela eta, eskola kirolak funtzio garrantzitsua betetzen duela esan genezake eta gure ikasleen partehartzea oso altutzat jotzen dugu. Aurten, eskola kirola 3 zutabeetan oinarritu da:
-
JOLAS HEZI (LH 1-2): 6-8 urte bitarteko haurren garapen motorra, kognitiboa, afektibo eta soziala garatzeko saioak dira. Ostiral arratsaldeetan ikastolako patioan gauzatzen da eta aurten 35 ikasle izan ditugu bertan.
-
MULTIKIROLA (LH 3-6): Kirol aniztasunean oinarrituz, esperientzia eta jarduera desberdinak eskaintzen dituen kirol saioak dira. Astelehen edo astearteetan saio bat eta larunbat goizean partidu edo ekintza bat aurrera eramaten da ikasturte osoan zehar. Aurten 101 ikaslek parte hartu du.
-
ATLETISMO TALDEA (LH 3-6): Ostegun arratsaldeetan Berazubiko pistan atletismoaz gozatzeko aukera paregabea izan dute izena eman duten 17 ikaslek.
Eskola kirolaz gain ikastolako barne txapelketak ere izan ditugu. Nabarmentzekoak dira pilota txapelketa (LH 4-DBH 4) eta Toka txapelketa (LH-DBH-Gurasoak). Oso finkatuak ditugu txapelketa hauek eta patio berritzearekin beste barne txapelketa batzuk ere egiteko asmoa dugu, adibidez saskibaloia 3x3 eta boleibola.