Pasar al contenido principal

KOMUNITATETIK JASO KOMUNITATEARI EMAN

 

Ikastolako helburuen artean bertan egiten dena komunitateari helarazi eta komunitateak eskatzen duen hori ikastolan aplikatzea dago. Helburu hori erdiesteko hausnarketa iraunkor batean gabiltza eta bitarteko ezberdinak inplementatu ditugu. Ditugun bitarteko komunikatiboetan bost azpimarratuko genituzke.

Batetik webgunea, ikastolako funtsezko informazioa bertan topatuko da. Horretaz gain, ikastolako komunitateak ikastolari iradokizunak egiteko eremua aurkituko du bertan. Bigarrenik, Biorritan buletina dago, hiru asteko maiztasunaz ikastolak garatzen dituen proiektuen inguruko informazio jasotzen da bertan. Hirugarrenik, ikastolako sare sozialak nabarmenduko lirateke, bertan egunerokotasunean ikastolak burutzen dituen ekimenak publikatzen ditu. Laugarrenik, familiei informazio zuzena helarazteko ikastolako telegram kanala dago. Ikastolako helburuen artean kanal hau indartu eta ikastolako jakinarazpenak bertatik soilik helaraztea dago. Bukatzeko, eta garrantzitsuena, zuzeneko komunikazioa. Ikastolako edozein kiderekin harremanetan jartzeko telefonoz deitu edo ikastolara gerturatu besterik ez dago.

Aurten, berrikuntza moduan, ikastolako urtekaria modu digitalean atera dugu. Helburua bere zabalpena areagotzea izango da.

Telegram kanala