Pasar al contenido principal

MENPEKOTASUNIK GABEKO KALITATEA

 

Ikastolako barne sarea zaharkitua geratu zaigun honetan eta Googlerekiko menpekotasuna ekidin nahian, gure zerbitzariko fitxategiak kudeatzeko software libre baten aldeko apustua egin dugu: Nextcloud.

Aldi berean, horren bidez gure funtzionamenduaren kudeaketa hobetu eta eguneratu nahi dugu. Etengabeko hobekuntzaren ildotik jarraitzen dugu, 2004n Zilarrezko Q-a bereizgarria jaso genuenetik ari garen bezala, eta une hau probestuko dugu zaharkituak geratu diren hainbat prozedura eta egiteko berritzeko.

Horretarako Kalitate eta IKT taldeko kideok Nextcloud-en egitura berriak sortu eta diseinatzeaz gain, langilegoari formazioa eta aholkularitza eman diogu. Aldaketak saiakera eta denbora eskatuko badigu ere, badakigu gure eguneroko lana kalitatez egitea bermatuko digula.

 

Nextcloud