Pasar al contenido principal

BIZIKIDETZA

 

Elkarbizitza, elkarrekin bizitzea eta lan egitea da, elkar ulertuz eta errespetuz, ni izateari zertxobait uko eginez eta zugan eta besteengan gehiago pentsatzea.

Bizikidetza taldekook, aurten esku hartze bateratu eta protokolo zehatzago bat jorratu dugu, agertu zaizkigun kasuei ahalik eta azkarren eutsi, esku hartu eta gurasoekin harremanetan jarriz.

Pedagogia Sistemikoa oinarri hartuta, ikastolako langile eta gurasoek, gatazken kudeaketaren inguruko formazioa  egin genuen. Gatazka ezberdinak kudeatzeko tresna gisa erabiltzeko asmoarekin egin genuen.

Bizikidetza batzordean, LH4tik-DBH4rainoko ikasle ordezkariak daude. Urtean zehar bilerak egin eta ekintzak antolatzea dute helburu. Ikasleek, geletan  hauen inguruko lanketa egiten dute.

Ikasle Zirkuluak ere antolatu ditugu. Bere funtzioa, berdinen arteko laguntza-eredu bat sustatzea da. Horretarako, ikasle zirkuluetan parte hartzen duten DBHko ikasleak adi egoten dira gelan, patioan eta etxera bidean gertatu daitezkeen gatazken berri jasotzeko. Ondoren, hausnarketa saioak burutzen dira irtenbide desberdinak aurkitzeko.

Maiatzaren 16an Bakean Bizitzeko Nazioarteko Eguna zenez, Bizikidetza postontzia jarri genuen. Bertan, askatasunez eta intimitatea mantenduz bizikidetzaren inguruko kezkak eta iradokizunak idazteko aukera dugu guztiok.

Urtarrilean, “Tolosaldea Sahararekin” elkarterako janaria eta eskola materiala bildu genituen; denera, 251 kg izan zirelarik. Ondoren, XIII.Elkartasun Kilometroa ere “Tolosaldea Sahararekin” elkartearentzat izan zen. Kirola eta solidaritatea uztartuz, Ikastolako kide guztiok Elkartasun Kilometroen parte hartu genuen, denera 1.167€ bilduz.

Azaroaren 25ean Emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egunean ikasgeletan, hainbat dinamika burutu ziren. Honetaz gain, martxoaren 8an, Emakumeen nazioarteko egunean, Bizikidetza batzordeak Gaztezulokoekin batera, ekimen sorta bat antolatu zuen, ikasgelan eta plazan.

Ikasle zirkuluak