Pasar al contenido principal

Zeregina

 

Uzturpe Ikastola Ibarrako ikastetxe bakarra izanik, familia, langile, herriko talde eta erakundeekin batera lana eginez, bi urtetik hamasei urte bitarteko ikasleen kalitatezko heziketa euskalduna, integrala eta etorkizunera egokitua lantzen du.

Ikusmira

 

Erreferentziazko ikastetxea izatera iritsi nahi dugu Ibarraldean.

  • Ikasle, guraso eta langileen gaitasunak garatuz.

  • Elkarbizitza landuz.

  • Euskal kultura bultzatuz, euskara, musika eta kirola

  • Ingurumena zainduz.

  • Bideragarritasun ekonomikoa lortuz.

Balioak

 

  • Partaidetza: Ikastetxeko kudeaketa eta funtzionamendua partehartzaile eta demokratikoa da eta kideen arteko komunikazioan oinarrituta.

  • Komunikazioa: Familia da guretzat elementu garrantzitsua. Berarekin dugun harremana zaintzen dugu eta bertatik datozen iritziak kontutan izaten ditugu.

  • Etorkizunera egokituta: Ikasleen alderdi akademikoa etorkizuneko gizarteak eskatuko dituen beharretara egokitzen dugu.

  • Gertutasuna: Ikasleek dituzten zailtasunei arreta berezia eskaintzen diegu, bakarkako jarraipena eginez.

  • Bizikidetza: Elkarbizitzarako estrategiak lantzen ditugu eta egunerokoan aplikatzen ditugu.

  • Elkarlana eta saiakera: Hezkuntza kalitatea hobetzearren baliagarriak diren berrikuntza didaktiko eta teknologikoak ikasiz eta ikastolako langileok elkarlanean aplikatuz.

  • Lankidetza: Gizarte eragileekin elkarlanean jarduten dugu.

  • Formazioarekin konpromisoa: Langile, ikasle ohi, guraso eta aiton-amonen formazioa ahalbidetuz.

  • Ingurumenarekiko errespetua: Ingurumenaren ezagutza, errespetua eta babeserako lan egiteko erronkari ekin diogu.

  • Kooperazioa: Gizartean beharra dutenekin konprometitzen gara.

 

Irudia
dron