Pasar al contenido principal
IKASTOLEN 7 BATZARREKO GONBIDAPENA

Ikastolen Elkartean batzen garen 114 ikastolok 7.batzarra egingo dugu, hurrengo 8-10 urteetako erronkei aurre egin eta helburu nagusiak ezartzeko. Gaurtik begiratuta, biharko ikastolak irudikatzeko unea da.

Oinarrizko proposamen bat badago, orain, ikastolok aztertu eta geure proposamenekin hobetuko duguna. Horregatik, Uzturpe ikastolako guraso, langile eta komunitateko kide oro gonbidatzen dugu, datozen urteetarako ditugun erronken inguruko hausnarketa partekatu hau egin eta ipar izango ditugun helburuak adostera.

Noiz: martxoaren 12an, arratsaldeko 18:00tan.

Non: Uzturpe ikastolako jangelan.

Bertan ikusiko dugu elkar!!!

 

Informazio gehiago https://7batzarra.ikastola.eus/eu

Batzarra kokatzeko bideoak

Nondik gatoz

Non gaude

Nora goaz

Pdf galeria
NON GAUDE_EUSKARAZ.pdf
NORA GOAZ_EUSKARAZ.pdf
NONDIK GATOZ_EUSKARAZ.pdf