KASKAROTENEA IKASTOLARI LAGUNTZA
Kaixo familia:
Ziburuko Kaskarotenea ikastolak bere ibilbide motz baina tinkoarekin jarraitzen du eta dagoeneko 22 ikaslerekin hazten jarraitzen du. Erakunde eta bereziki Euskal Herriko ikastola eta milaka familiren laguntza jasoz arnasa hartzen jarraitzen du.
Aurten berriro ere, Euskal Herriko garagardo saskien salmenta jarri dute martxan. Euskal Herriko 12 garagardo artesauko saskiak, edo 6koak dituzte salgai, 33zl-koak, 35€ edo 20€tan. Eskariak abenduan bildu eta banaketa urtarrila hasieran egingo lukete. Anima zaitezte, denon laguntza behar dute eta!
Eskaera egin nahi izanez gero, ondorengo esteka betetzea eskertuko genizueke abenduaren 8a baino lehen.
Iker Gibelalde
Uzturpe Ikastolako Zuzendaria