Pasar al contenido principal

 

IPUIN ERRALDOIA

 

BAZEN BEHIN BASURDE HANDI BAT BASERRI POLIT BATEAN BIZI ZENA. UDABERRIKO GOIZ BATEAN, BASURDEAK ALDE EGIN ZUEN BASERRI HARTATIK, BASOAN ASKE BIZI NAHI BAIT ZUEN.

 

 

BASOAN ZEBILTZAN MENDIZALEAK HORRELAKO BASURDE DOTOREA IKUSITA, ARGAZKIAK ATERATZEN ZIZKIOTEN BEHIN ETA BERRIZ ETA GURE BASURDEA POZIK ETA HARRO JARTZEN ZEN. BAINA HALAKO BATEAN, OREIN BAT AZALDU ZEN BASOAN ETA BASURDEA JENDE ARTEAN IKUSITA, OREINA JELOSKOR JARRI ZEN BERARI EZ  ZIZKIOTELAKO ARGAZKIRIK ATERATZEN.

 


 

OREINA OSO TRISTE ZEGOEN ETA BASURDEARI MINA EMAN NAHIAN, MENDIZALEEK ARGAZKIA ATERA BEHAR ZIOTENEAN,OREINA ERDIAN JARTZEN ZEN ETA HONELA BERA AGERTZEN ZEN ARGAZKI GUZTIETAN. EGOERA HAU MENDIZALEEI EZ ZITZAIEN EZER GUSTATZEN, BERAZ, ALDE EGITEA ERABAKI ZUTEN.

 

BASURDEA HASERRE BIZIAN JARRI ZEN. OREINARENGANA JOAN ZEN ETA BORROKAN HASI ZIREN.

 

BORROKAN ARI ZIRELA, HORTIK AURRERAKO ARGAZKIETAN BIAK ATERAKO ZIRELA ERABAKI ZUTEN. BAT BATEAN, BASERRITARRA AGERTU ZEN, BASURDEA ETA OREINA BERAREKIN ERAMAN ZITUEN ETA HAN, BERRIZ, BORROKAN HASI ZIREN.

BASERRITARRA, BERAIEKIN HASERRETU ETA HORREGATIK, LAGUNAK EGITEA ERABAKI ZUTEN ETA TRUKEAN, BASERRITARRAK BIEI ARGAZKIAK ATERA ZIZKIEN.

GEROAGO EGUNAK PASA ONDOREN, BESTE BASURDE BAT ETORRI ZEN, BI BASURDEAK MAITEMINDU EGIN ZIREN. ONDOREN  BASURDEKUME ASKO JAIO ZIREN, BASERRITARRA POZIK JARRI ZEN ,

BAINA HANDIK AURRERA LANA ASKO ZUEN EGITEKO, ESNEA EDATEN LAGUNDU BEHAR ZIEN  TXIKIAK ZIREN  BITARTEAN.

BASOKO BESTE LAGUNAK ETORRI ZIREN BISITATZERA, ORAINGOAN BASERRITARRAK  ARGAZKI ERRALDOI BAT ATERA  ZIEN ELKAR EZAGUTU ZEZATEN..

 

OREINA ETA BASURDEAK BASOKO BESTE ANIMALIEKIN HITZ EGITEN ARITU OSTEAN, PLAN BAT ADOSTU ZUTEN: BASERRITIK ALDE EGITEA ETA BERAIEN KABUZ HERRIXKA BAT OSATZEA. PLANA AURRERA ERAMATEKO GAU BATEAN, BASERRITARRA LO ZEGOELA APROBETXATUZ ISIL ISILIK BASURDEAK ETA OREINAK ALDE EGIN ZUTEN. SEGITUAN ELKARTU ZIREN BASOKO BESTE ANIMALIEKIN ETA HERRIXKA SORTZEKO LEKU EGOKI BAT AURKITU ZUTEN. GUZTIEN ARTEAN JO ETA KE ARITU ZIREN LANEAN, MATERIALA AURKITUZ, TXABOLAK OSATUZ, BIZIRAUTEKO JANARIA AURKITUZ … GUZTIAK POZIK ETA ALAI ZEUDEN, BASERRITIK ALDE EGIN OSTEAN.

 

escanear0001.jpg





 

Bainan, bazan basurde txiki bat, bihurrienetan bihurriena, lanean aritu beharrean jolasean zebilena.

Halako batean basoruntz abiatu zen eta kolore biziz margotutako etxe bat ikusi zuen.

  • Haaraaaaa!!!! Ze polita!!!! Nire ametsetako etxea dirudi!!!!  Gerturatu egingo naiz nor bizi den ikusteko!!!!

Haruntza zihoan bitartean musika hotsa eta algara entzuten ziren…..

  • Festa bat da, iujuuu!!! Sartu egingo naiz !!!!

Bainan atea ireki zuenean, jendea mozorrotuta zegoela ikusirik, lotsatu egin zen eta mahaia azpian sartu zen segituan.

Mahaia azpitik usain goxoak usaintzen zituen eta lotsa guztiak ahaztuta, mahai azpitik atera, salto handi bat  egin eta tarta erdi erdira murgildu zen.

Han zeuden guztiak garraxika hasi ziren:

  • Lapurra, lapurra !!!!!

  • Barkatu, barkatu…..ez naiz lapurra, zuen laguna izan nahi dut!!!!!

Festako guztiak tartari begira jarri eta konturatu ziren basurde txikia dardarez apuratuta zegoela.

  • Lasai kuttuna, zatoz gurekin festara!!!  Nahi duzun gozo guztia jan eta gero Sanjuan sua piztuko dugu udara hasiera ospatzeko.

Gure lagun Kurrintxo tartatik tartara salto ta brinko aritu zen asetu arte eta halako batean lotan geratu zen tximini alboan.



 

Etxekoak lagunak zirela esatea gezurra zen; guztiak sorginak ziren eta Kurrintxo lotan zegoen bitartean pentsatu zuten San Juan suan Kurrintxo parrilan jarri eta jatea.

Baina halako batean basurde eta oreina azaldu ziren, Kurrintxo salbatuz.

Gero sorginekin borrokan hasi ziren.

Denon artean sorgin nagusiak (sorgin Biribil izenekoa biribil biribila zegoelako) beste guztiei gelditzeko agindu zien eta ondorengo hitzak bota zituen:

 

  • Dinbilin,  din, dan, danbalan!!!

 

Eta etxea jolas parke bat bihurtu zen.

Sorgin guztiak txundituta gelditu ziren. Animaliei oso ondo etorri zitzaien parkea etxearen ondoan edukitzea.

 

Oreinak eta basurdeak bazekiten parkeko tresnak nola erabili eta sorginei erakutsi zien.


 

Bitartean Rodolfo baserritarra, egur bila joaten da basora eta bat batean, txabola sorginduarekin egin zuen topo. Baserritarrak ihes eginiko animaliak bertan ikustean, hauek harrapatzen saiatzen da. Baina hauek, ihes egiten dute eta animalia guztiak galdu egiten dira, batak bestea non dagoen jakin gabe.

 

Basoan zeudela,Kurrintxok gaztelu batekin egiten du topo. Bertan, gazteluko zaintzaileak zeuden eta printzesa bat zaintzen zuten. Kurrintxok zaintzaileak ikustean, beste pasabide batetik sartzea pentsatu zuen. Bertan sagu batekin elkartzen da eta honek ipurdian kozka egitean, abiadura bizian korrika hasi eta zulo batetik printzesaren besoetara erortzen da.

  • Ui, nor zara zu?- dio printzesak harriturik.

  • Ni, Kurrintxo naiz! Nire familiakideak aurkitzen lagunduko al zenidake?  Basoan galdu ditut Rodolfo baserritar maltzurrarengandik ihes genbiltzanean…

  • Bai noski, oraintxe esango diet nire zaintzaileei!


 

Bien bitartean Rodolfok beste animalien bila jarraitzen zuen basoan.


 

Rodolfok bitartean  beste animali guztiak harrapatu zituen.

Oraingo honetan Kurrintxo eta printzesaren laguntzaileak animaliak salbatzeko bakarrik zeuden.

Bidean, eta animaliak salbatzeko asmoarekin zihoaztela, Kurrintxok eta laguntzaileek  orein eme bat aurkitu zuten. Oreinaren laguntzarekin, gaua zela aprobetxatuz,  Rodolforen baserrira joan ziren.

Bitartean, Rodolfok,  animaliak  ihes egiten saiatuko zirela zekienez , tranpak jarri zituen bide guztian. Tranpak jartzen ari zen bitartean,   otso batekin topo egin zuen eta beldurtuta  laguntza eske hasi zen.

-          Aaaaaaaahhhhh!!! Laguntza! Laguntza!!! Otsoa!!! Jan egingo nauela!!!

Printzesak,  hori entzun zuenean,  laguntzera joan zen.

-          Non zaude? Oraintxe noa!!!.-

-      Zure atzean, itsu al zaude?- esan zuen.

-          Ez baina lentillak janztea ahaztu zait.- erantzun zion printzesak

Eta tranpatik ateratzen lagundu zion.

Bitartean Kurrintxo beste tranpa batean erori zen. Printzesaren zaintzaileek kurrintxori tranpatik ateratzen lagundu zioten …

 

Behingoz Kurrintxo eta gainontzeko animaliak arriskutik kanpo zeuden. Bilera bat antolatu zuten gazteluan eta  denon artean herrira itzultzea erabaki zuten. Otsoaz eta Rodolfoz babesteko asmoz herria harresiz inguratzea erabaki zuten.

Talde bat egur bila joan zen, beste talde bat harri bila... eta azken taldea denontzat janaria prestatzen geratu zen. Talde guztiek materiala bildu zutenean, harresia eraikitzen hasi ziren. Lan nekeza izan zen harresia osatzea baina denen artean piskanaka, bukatzea lortu zuten. Harresia bukatuta zegoenean Rodolfo inguratu zen herrixkara, baina bertan sartzea ezinezkoa izango zela ikusirik, harresia apurtzeko plan bat pentsatzen hasi zen.   Bakarrik ezingo zuela jakinik otsoaren lagun egitea pentsatu zuen.

 

Han abiatu zen beraz otsoaren bila…




 

Lehenik, otsoa aurkitu baino lehen mozorrotu egin zen.

  • Animaliaz mozorrotuko naiz!!

Otsoa aurkitu zuenean, honek  baiezkoa esan zion bainan, zerbaiten truke…

 

  • Zeren truke? -galdetu zion Rodolfok bere betaurrekoak gora eta behera mugituaz.

  • Otso miresgarrien ROCK musika taldearen konzertuko sarreren truke.

  • Zeeeerrrrrr? Arranopola!!!! eta nola lortzen ditut nik sarrera horiek?

  • JeJeJeJe!!! hori, edo animalia guztiak lapurtuko dizkizut!!!

 

Rodolfo ziztu bizian, baserriruntz joan zen eta ordenagailua piztuaz, sarreren bila hasi zen. Izerdi patzetan, urduri, wifirik gabe, ….azkenean  azkeneko bi sarrera LORTU zituen!!

Korrika bizian otsoarengana joan zen eta

  • Lortu ditut! Hona hemen zure sarrerak! Orain zure txanda da!!!

  • Ados!!! ze ongi pasako dudan konzertuan!!!

 

Bitartean harresiaren inguruan, animaliak eta printzesak tranpak jartzen ari ziren….

 

Tranpak jartzen ari ziren bitartean Kurrintxo istripu baten ondorioz tranpan erori zen:

 

  • AIIIIIII! Lagunduuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuu!

Eta halako batean oreina azaldu eta Kurrintxori laguntzera, honetan ari zela, bera ere tranpan erori zen.

 

Bitartean otsoa sasi tartetik zelatan zebilen harresiaren bestaldean zer gertatzen ari zen ikusteko. Otsoak tranpak non zeuden ikusi zuen eta gauaren zai pazientzia handiz egon ondoren. Denak lo zeudenean ixil ixilik tranpa guztiak hautsi zituen. Ondoren uluka hasi zen honela bere otso lagun guztiak etorri eta harresia inguratu zuten. Sorgina ere inguratu zen ukendu magiko bat otsoen gainean bota zien eta otso guztiak indarrik gabe geratu ziren.

 

Kurrintxo eta Oreinak tranpan jarraitzen zuten eta otso indargabeak beraiengana hurbildu zirenean, Oreinak bere adarrak baliatuz tranpa ireki eta biak aske geratu ziren. Otsoekin borrokan hasi ziren, baina berehala ohartu ziren otsoak hilezkorrak zirela, sorginaren ukendu magikoaren ondorioz.

 

Kurrintxo eta Oreina laguntza eske hasi ziren eta halako batean ehiztariak etorri ziren, ehiztariak otsoak hiltzen saiatu ziren beren eskopeten laguntzaz, baina hilezkorrak zirenenez ezinezkoa zen.

 

Halako batean otsoek denak batera puzker handi bat bota zuten, eta denak mareatu egin ziren. Sorginak alde egin zuen handik. Otsoak puzkerraren eraginaren ondorioz hilkorrak bihurtu ziren.

 

Hortaz ohartzean basora aldegin zuten, ehiztariak eta herrixkakoek hilko zituzten beldurrez.

 

eta halako batean:

 

  • RINGGGG RINGGGG RINGGGG!!! entzun zen eta Kurrintxok salto bat eman eta ohetik erori zen eta esan zuen:

  • Pufff!! dena amets bat izan da!

 

Hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta irten dadila Uzturpeko patioan.

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia