Pasar al contenido principal

Ikasleen eskubide eta betebeharrak arautzen duen dekretuan oinarrituta prestatu dugu eskuetan duzun Uzturpe ikastolaren elkarbizitzarako arautegia; LH eta DBHko ikasleen elkarbizitza arautzen du eta hezkuntza komunitate osoak ezagutu beharrekoa da:

1.      Ikasleen eskubide eta betebeharrak.

2.      Jokabide desegokiak, bizikidetzaren aurkako jokabideak eta bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabideak. Atal bakoitzari dagozkion neurri zuzentzaileak.

3.      Gure ikastolan jokabide desegokien aurrean proposatzen ditugun neurri hezitzaileak. Elkarrizketa, adiskidetzea eta kaltea erreparatzea dute lehentasuna.

 

Urte batzuk badira Bizikidetza Plana abiarazi genuela eta bere ildoa jarraituz irakasleak eta jangelako hezitzaileak formazioa jaso dugu, Bizikidetza Behatokia antolatu dugu. Horretaz gain, ikasleak gatazkan eraldaketan trebatzen ari dira, beren emozioak ezagutzen, besteen lekuan jartzen, adostokietan elkarrizketa praktikatzen, gelakideen artean gelako arauak adosten....

 

Hezkuntza komunitate osoaren ardura da ikastolako giroa zaintzea eta bizikidetza bultzatzea. 

fitxategiak
Uzturpe ikastolako elkarbizitzarako arautegia.pdf
Normas de convivencia.pdf