Pasar al contenido principal

Hitzaldia:

Emozioen eragina ikasketetan, ikasketetan hobetu emozioak landuz.

Ikasketen emaitzak adimenarekin lotu izan badira ere, emozioek badute gaitasun intelektual baino are garrantzia handiagorik; emozioak alde badaude soilik gauzatzen dira gaitasunak.

Baina nola egin emozioak kontra ez izateko? Zorionez, emozioek lege zientifikoen arabera antolatzen dira, eta lege hauek ikas eta erabil daitezke.

Gurasoek eragina handia dute seme-alaben emozioetan; daukaten eraginaz jabetuz gero, gaztetxoen emozio-adimena garatzen asko lagun dezakete.

Psikologo eta famili terapeuta den Iñaki Olaskoaga izango dugu hizlari gai honen inguruan. 

Lekua: Ibarrako Kultur Etxean

Data: martxoaren 20an, arratsaldeko 17:30tan

Hizkuntza: euskara

Iraupena: 2 ordu

Hizlaria: Iñaki Olaskoaga

Ikasketen emaitzak adimenarekin lotu izan badira ere, emozioek badute gaitasun intelektual baino are garrantzia handiagorik; emozioak alde badaude soilik gauzatzen dira gaitasunak. Baina nola egin emozioak kontra ez izateko? Zorionez, emozioek lege zientifikoen arabera antolatzen dira, eta lege hauek ikas eta erabil daitezke.

Gurasoek eragina handia dute seme-alaben emozioetan; daukaten eraginaz jabetuz gero, gaztetxoen emozio-adimena garatzen asko lagun dezakete.

HITZALDIAREN EDUKIAK

I.- Emozioen oinarri praktikoak:

  • Daukaten zentzua (ez dira akatsak).

  • Alde edo kontra jartzearen ondorioak.

  • Emozioak sentitu eta adieraztearen arteko aldea.

  • Emozio txarrak baino, gaizki ulertuak: beldurra, amorrua, tristezia, zeloak, lotsa, erruduntasuna.

II.- Ikastearekin lotutako emozioak:

  • Porrota ez sentitzeko hobe ez ikastea?

  • Erbia eta dortokaren alegia.

  • Mendi tontorraren atsegina edo bide aldapatsuan aritzearena.

  • Gogorik gabe ikas daiteke?

III.- Zenbait egoerek sortzen dituzten emozioak:

  • Gurasoen arteko gatazkak.

  • Banaketa.

  • Adinkideen arteko liskarrak.

  • Gurasoen espektatiba altuegiak / txikiegiak.

IV.- Emozioak nola bideratu eta kudeatu:

  • Une bereko emozioak.

  • Epe ertainera datozen emozioak ereiten.

  • Onarpenaren garrantzia.

  • Kasketa edo emozio handiko egoerak bideratzen.

  • Emozio atseginak indartzeko zenbait bide.