Pasar al contenido principal

Haurra jaiotzen denetik hasten da mugimenduari esker inguruan duen informazioa jaso eta honekin, munduari buruzko ezagutza eraikitzen.  Inguruarekin elkarreraginean bizitzeak jakin mina estimulatu, harreman aberasgarriak eraiki, erronka berriak sorrarazi eta ikerketarako aukera berriak ematen dizkigu.

Haur Hezkuntzako Eraikiz proiektuaren barruan, atal garrantzitsua dira asteroko eta hiru hilean behineko irteerak. Gure inguruak eskaintzen dizkigun aukerak aprobetxatuz mugitzeko eta errealitatea bizitzeko, esperimentatzeko, aukera eskaintzen diegu haurrei.

Aste honetan, adin bakoitzaren mugimendu ahalmenari erantzunez irteera ezberdinak burutu ditugu:

  • 2 urtekoak, euriak esperimentatzeko ematen dituen abantailak aprobetxatuz, putzuetan jolasean ibili dira! Baita, ogi masa egiteko irina erostera joan ere! Hemen argazkiak

  • 3 urtekoak goiz pasa joan dira basora, Hemen argazkiak!

  • 4 eta 5 urtekoak aldiz, egun pasa joan dira Izaskunera, Hemen argazkiak!