Pasar al contenido principal

Ibarran, 2017ko abenduaren 12ean

 

GABONETAKO LUDOTEKA ZERBITZUA

Kaixo familia:

Gabonak iristear dira eta aurten ere txikienentzat ludoteka zerbitzua eskainiko dugu. Eskaintzak honako ezaugarri hauek ditu:

  • Adin tartea: 2-9 urte bitarteko haurrak (LH 4 arte).
  • Egunak: abenduak 26, 27, 28, 29 eta urtarrilak 2, 3, 4 eta 5.
  • Ordutegia: 8:00-12:30
  • Tokia: Emeterio Arreseko ikastolako eraikina.
  • Kostua: 50 €
  • Izen emate epea: abenduak 21, osteguna.

6 haurrek izena ematea nahikoa izango da ekintza aurrera eramateko. Izen ematea inprimaki hau betez, ikastolako idazkaritzara joanez edota telefonoz deituz egin daiteke (943671299).

Agur bero bat.

 

Iker Gibelalde

Uzturpe Ikastolako zuzendaria