Pasar al contenido principal

DBHko lehen mailako ikasleak, Natur Zientzietan, Geologiaren inguruan aritu direla eta, gaiari buruzko saio dibulgatibo bat antolatu genuen Ikastolan. Horretarako, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikerlari den Arantxa Bodego geologoa hurbildu zitzaigun Ikastolara. Hainbat harri mota ezberdin ekarri zizkigun eta ikasleek ikusi eta ukitzeko aukera izan zuten. Bestetik, Euskokantauriar arroa nola sortu zen eta gaur egungo ezaugarri horien zergaitiak azaldu zizkigun modu ikusgarri batean. Gaur egun gure begiekin ikusten duguna ulertu ahal izateko, 250 milioi urte atzera egin eta prozesu osoa, bidai ikusgarri baten bidez bizi ahal izan genuen. Euskal Herriko arroketan idatzita dagoen historia gertutik ezagutuz. Mila esker Arantxa!

 

 

 

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia