Pasar al contenido principal

Honen bitartez jakinarazi nahi dizuegu, Errektore Kontseiluan gurasoek duzuen partaidetza berritzeko prozesua zabaldu dugula.

 

            Zer da Errektore Kontseilua? Uzturpe Ikastola Kooperatiba kudeatu eta ordezkatzeko organoa da. Batzar Orokorraren menpe dago zuzenean eta Batzar Orokorra funtzionamendu organoetara hurbiltzen du. Guraso eta Zuzendaritza Taldeko kideez osatzen da. Hilean behin elkartzen da eta bertan hartzen dira ikastolako funtzionamendurako erabaki garrantzitsuenak.

Nola egiten da aukeraketa?

·                    Urtero gurasoen herena berritzen da.

·                    Errektore Kontseiluko kideak 3 urtetarako dira aukeratuak.

·                     Familia bakoitzak, bere seme-alaben gelako haurren aita eta amen izenen zerrenda jaso duzue. Aita eta ama horien artetik BI AUKERATUKO dituzue (bata gizonezkoa eta bestea emakumezkoa) X batekin seinalatuz. Ondoren, urriaren 6rako Ikastolara bidali.

·                    Gela bakoitzean, bozka gehien dituztenen artean egingo da aukeraketa.

         

            Gurasoren bat, aita edo ama Errektore Kontseiluan BORONDATEZ  parte hartu nahi baduzu, izena idatzi  orri honetan eta Ikastolara bidal ezazu.

 

Zerrendak osatzeko prozedura hau erabili dugu.

·               Urtero bidaltzen den aukeraketa zerrendan ez dira agertuko   txanda uzten duten pertsonen izenak.Arau hau 2 urtez mantentzen da.

·                     Seme-alaba bat baino gehiago dutenen kasuetan, beste senidearen gelako zerrendatik ere ezabatua izango da.

 

Prozedura honekin guraso guztien partaidetza bultzatu nahi dugu.

           

Parte hartzeko prest egongo zaretelakoan eta aldez aurretik eskerrak emanez, jaso ezazue gure agurrik beroena.

 

                                                    

 

                                                                    Iker Gibelalde

                                                        Uzturpe Ikastolako Zuzendaria

fitxategiak
Errekt Kontseilua cast.pdf
GGO cast.pdf