Familia agurgarria,
Atzo idatzitako mezuan adierazi bezala, DBHn zuen seme-alaben jarduna ahalik eta arrunten jarraitzeko ahalegina egingo dugu, hori dela eta, honakoa izango da datozen egunetarako eskolen antolaketa:
Zuen seme-alabek zehaztuta izango dituzte egunean zehar burutu beharreko zereginak. Une batzuetan tutorearekin eta arloko irakasleekin bilera birtualak burutuko ditugu. Horretarako, gelako egutegian izango dituzte zehaztuta eguneko saioak. Eta saio horien zehaztapenak irakasleak partekaturiko karpetetan izango dituzte. Horrez gain, egutegi berean bilera birtualen hitzorduak aurkituko dituzte.
Guzti honen berri emateko astelehenean goizeko 9:00tan tutoreekin bilduko dira bilera birtual batean. Bilera birtual honetara sartzeko, hemen modua.
Dagoeneko zuen seme-alabekin egutegia partekatuta daukagu, bertan aurkituko dute asteleheneko bilerara sartu ahal izateko sarbidea eta lehen saio honetan emango zaizkie argibide guztiak.
Irakasleek ikasleen jarraipena egingo dute. Internetera konektatu ezin duten ikasleek tutorea jakinaren gainean jartzea eskatuko genizueke, bere eskola jarduna jarrai dezan ikastolatik beste baliabide batzuk antola ditzagun.
Irakaslegoarekin harremanetarako email bidezko komunikazioa lehenetsiko da eta behar izanez gero, ikastolara deitu (943671299).
Kasuren batean eskura ez badituzue, webgunean aurkituko dituzue irakasle guztion emailak.
Gaur bidaltzea aurreikusita zeuden ebaluazio txostenak epe motzean jasoko dituzue.
Adeitasunez,
Uzturpe ikastolako DBHko irakasle taldea