Pasar al contenido principal

Izugarrizko jendetza bildu ginen atzo Ibarrako plazan,  Elkartasun Kilometroan parte hartuz, desnutrizioa duten milaka eta milaka haurren bizimodua laguntzeko asmoz. Ibarrako plaza eta San Ignazio arteko zirkuituari buelta asko eman genion, parte hartu zuten guztien aurpegietan irribarrea zen nagusi eta hori ere eskertzen da. Gogorarazi nahi dizuegu  jasotako dirua  Save the Children  gobernuz kanpoko erakundeari emango diogula. Diru hori munduan pobreenak diren Burkina Faso, Mali, Niger edo Mauritaniako lurraldeetan garatzen ari diren bizirauteko programetara zuzenduko dute.

ESKERRIK ASKO lagundu duzuen guztiei !!!!