Pasar al contenido principal

 

Begira ingurura! Herrialde desberdinetako  hainbat lagun ikusiko duzu zure hiriko kaleetan barrena...Galdetu al diozu inoiz zure buruari zerk ekarri dituen hona, zer bizipen eta inpresio duten hemengo bizitzari buruz? Edo agian zu zeu etorkina zara eta ez duzu sekulan bertako inor ezagutu eta lagunak izateko aukerarik izan, edo herrialde honi buruz gehiago jakiteko?

Zer da Bizilagunak? Aldameneko Familia?

Hemen bertako familia eta norbanakoak atzerritik etorritako familiekin elkartu eta

azaroaren 23an elkarrekin bazkaltzera helburu duen egitasmo bat da.

Elkartze horietako bakoitzean, hemen bertako familia bat, familia etorkin bat eta dinamizatzaile bat, parte hartzen duen familietako bakoitzaren etxean bazkaria antolatzeko lanetan lagunduko duena, izanen. Pasa den urtean, 1.000 lagunetik gora izan ziren Euskadin ekimen honetan parte hartu zutenak. Aurten, zeuk ere parte har dezakezu esperientzia aberasgarri honetan!

Bertakoa baldin bazara, edota zeure bikotekidearekin edota familiarekin hemen bizi zaren etorkina bazara, eta zeure hiri edo herriko beste familia bat ezagutu nahi baduzu bazkari hauetako baten bitartez, animatu.

 

http://www.mugak.eu/eu/

 
Irudia
fitxategiak
TriptBizi14Am.pdf