Skip to main content

IZENA EMATEKO INPRIMAKIA HEMEN

22-23 ikasturteko zerbitzuen izen ematearekin batera  Oinez Ikastolara egitasmoari berriz eusteko asmoa dugula adierazi nahi dizuegu. 


“OINEZ IKASTOLARA” taldea 2009-2010 ikasturtean Haur Hezkuntzako guraso talde baten eskaerari erantzunez sortu zen. 


Agenda 30eko ikuspegian egoki txertatzen zela jabetuaz, ikastolaren eskaintzetan barneratu genuen. H.H. 2 (4urte), H.H. 3 (5urte) eta LH1 eta LH2ko ikasleak parte har dezakete bertan, helburuak honakoak izanik:


- Haurrak ikastolara oinez joatea, osasunerako onuragarria delako.
- Haurren autonomia garatzea, bere buruarengan konfidantza areagotuz.
- Lagun talde ezberdinak sortzea, integrazioa bultzatuz.
- Kotxe erabilera murriztea.
- Dirua aurreztea.


Egitasmoa, guraso bolondresen bidez antolatzen da ikastolarekin elkarlanean eta HH2tik (4 urte)  LH1era arteko edozein haurrek har dezake parte.
Egitasmo honetan parte hartu nahiko bezenute bete ondorengo inprimaki hau. Interesa agertu duzuenekin, Iraila hasieran bilera bat egingo dugu funtzionamendua azaltzeko.