Arratsalde eguzkitsu honetan, egoerak ez zuen gutxiago merezi, bildu gara Nekaneri horren merezia duen omenaldia egiteko. Omenaldia esan dut eta ez agurra badakigulako beti gure artean izango dugula eta bere beharra dugunean bi aldiz pentsatu gabe guri laguntzeko prest agertuko dela, gure ikastolan aritu den urte guzti hauetan egin duen bezala, bere bizitzaren zati handi bat eskaini baitio Uzturpe ikastolari. Eta guzti honengatik, Uzturpe ikastolako haurren heziketan horrenbeste indar jartzeagatik, ikastola hezten, indartzen eta hobetzen joan dadin egindako lanagatik eta zaren bezalakoa izateagatik, Uzturpe ikastola osatzen dugun guraso, langile eta ikasleen izenean bihotz bihotzez eskerrikasko Nekane! Bikaina izan da zu gure artean izatea.
Baina irakaskuntzan 42 urte eman ondoren, horietatik azken 36 urteak gure ikastolan, iritsi da horren merezia duzun atsedena. Osasuntsu zaude eta urte asko dauzkazu bizitzaz gozatzeko, beraz animo, bizi, gozatu eta badakizu nahi duzunerako hemen gaituzula.