Zuzendari eta Lehendakari agurgarriak,
Nafarroa Oinez eguna hemen da. Aurten Vianako Erentzun eta Lodosako Ibaialde ikastolen artean antolatzen ari gara, baina bi ikastolen artean 114 familia gara besterik ez. Horregatik zuzentzen gara zuengana. Laguntza behar dugu azkeneko txanpa honetan, Nafarroa Oinez honek gure ikastolek aurrera jarraitzea posible egingo du. Gurekin batera euskararen sokatik tira egitera gonbidatzen zaituztegu zuen laguntza eskainiz, izan ere, 1500 lan txanda (muntaia, hostalaritzan, aparkalekuetan, garbiketan…) egin behar ditugu egun handi hori aurrera ateratzeko. Egoki ikusten baduzue irakasle eta familien artean zabaldu.
IZENA EMATEKO MODUA: pertsonala2@oinez2016.ikastola
Mila esker zuen laguntzagatik, bihotz, bihotzez!
…HARTU, TENKA, TIRA!
URRIAK 16, VIANAN