Gure ikasleek eskuratzen dituzten ezaugarriak erakutsiz, honako bideo hau prestatu dugu.
Gogoratu! Urtarrilaren 24ean, 18:00tan, ATEAK ZABALIK saioa, eta MATRIKULAZIO EPEA berriz, urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra.
Zatoz gu ezagutzera!
Ikastola eredua: hezkuntza eraldatzen
Espazio berritzaileak, teknologia berritzailea, ikasmaterial berritzaileak, eduki digital berritzaileak,… guztia ikaslearen irteera profiletik eraikitako hezkuntza marko eraldatzailearen zerbitzura. Euskal curriculumean eta konpetentzietan oinarritua, integrazioaren pedagogiaren bitartez eta euskaran ardaztutako eleaniztasunarekin. Hezkuntza-eredu propioa, eskaintza integrala, euskalduna, herritarra eta eraldatzailea eskaintzen dizu ikastolak.
Horretan oinarritzen da ikastola eredua; oinarri horiekin ari da ikastola hezkuntza eraldatzen.