Skip to main content

Hizkuntzarekin, garapen pertsonala lantzen

Ibarrako Uzturpe ikastolako ikasleen Langoneko (Frantzia) ikastetxe batekin egiten dute trukea duela hiru urtetik.

Irudian, Ibarrako Uzturpe ikastolako ikasleak, bisitan dituzten Langoneko (Frantzia) ikasleekin batera. |  Ikusi handiago Argazki originala

Aurtengoan martxoaren 15etik 19ra bitarte bertara joan ziren Uzturpeko frantses tailerra aukeratua duten DBH 2, 3 eta 4 mailako 27 ikasle, eta aste honetan bisita bueltan jaso dute frantziarrengandik.

Iker Gibelalde, Uzturpe ikastolako zuzendariaren esanetan, truke honek helburu desberdinak ditu «frantsesa lantzeaz gain» eta «frantziar kultura ezagutzeaz gain», ikasleen «garapen pertsonalerako» ere oso baliagarria baita trukea.

Langonetik ere 27 ikasleren bisita jaso dute Ibarran, gaztelera ikasten ari diren ikasleena. Ikasle horiek egunean zehar irteerak egiten dituzte «bertako lekuak ezagutzeko» eta arratsaldetan Ibarrako ikasleak klasetik ateratzean elkarrekin ekintza ezberdinak egin, eta gero ibartarren etxeetara joaten dira.
Ikasleak esperientziarekin «oso gustura» daudela eta «oso ondo» pasatzen dutela dio Gibelaldek.