Sakatu irudian handiago ikusteko.
Maiatzaren 18an, larunbata, ikasturte honetako UZTURPEGUNA ospatuko dugu.
Aurtengoan ere, besteak beste, gurasoek prestatutako paella goxoa dastatzeko aukera izango dugu. Ohikoa den bezala bazkaldar bakoitzak bere tresnak (platera, edalontzia eta mahai-tresnak) ekarri beharko ditu eta Agenda 21en aholkuz baita ere ezpain-zapiak. Honen helburua ahal den eta zabor gutxien ekoiztea denez, mesedez ez itzazue plastikozko eta paperezko elementuak ekarri.
Menua (haurrak eta DBHkoak 6€/helduak (>16) 10€):
Paella
Oilaskoa (helduentzat eta DBHkoentzat)
Postrea
Kafea eta edariak barne
Bazkari txartelak lortzeko bi bide dituzue:
Inprimakia hau betez. Epea maiatzaren 12a. Horrela eginez gero maiatzaren 14an jasoko dituzue txartelak zuen seme-alabekin eta uztailan kontu korrontetik kobratuko zaizkizue.
Zubiaurre tabernan erosiz. Maiatzaren 3tik 11ra egongo dira salgai.
Epez kanpo eta egun berean ez da txartelik salduko
Bazkaltzeko mahaien erreserba egiteko aukera izango duzue. Maiatzaren 13tik 16ra, aukera izango duzue ikastolako idazkaritzara gerturatuz edo telefonoz deituz talde erreserbak egiteko. Epe honetatik kanpo ez dira aldaketak onartuko. Taldeko arduradunak bazkari egunean taldeko txartel guztiak aurkeztu beharko ditu.
Bukatzeko, tabernan edalontzirik ez dela egongo adierazi nahi dizuegu, beraz, bazkarirako ekarriko duzuenarekin moldatu beharko duzue. Era berean, kafearentzat ere norberak bere edalontzia erabiliko du.
Guztion gustukoa izango delakoan eta egun ederra pasatzeko aukera izango dugulakoan, agur.
Ikastolako Errektore kontseilua