Ikasturteko ekimen berrien artean, Garagune elkartearekin elkarlanean hainbat ekintza aurrera eramateko konpromezua hartu du Ikastolak, modu honetara herriko beste eragile batekin lankidetza sustatuz. Honen harira, joan den abenduaren 23an, DBHko 15 ikasle garaguneko egoitzara gerturatu ziren, bertako erabiltzaileekin batera, gabonetako apaingarriak egiteko asmoarekin. Mahai ezberdinetan eserita, eskulan ezberdinak burutu zituzten ikasleek, bertako erabiltzaileekin elkarrizketa interesgarriak sortuz eta errealitate ezberdinak ezagutuz. Honez gain, geografiarekin loturiko jolas bat ere burutu zuten amaieran, munduko hiri eta herrialdeen inguruan dituzten ezagutzekin harrituta utziz gure ikasleak. Ekintza aberatsa zentzu guztietan.