Skip to main content

Tolosako Antxon Bandres BIDAIARIEN TXOKOAK antolatu duen  II. BIDAIA BEKArako gure DBH 4 ko bi ikasle talde aurkeztu dira, eta lehenengo eta bigarren sariak eskuratu dituzte.

Sei laguneko taldea bildu eta bost egunez Euskal Herrian zehar eta gai baten inguruan bidaia bat antolatzea eskatzen zitzaien, aurrekontu finko batekin eta bidaia furgonetaz egingo zutela jakinik. 

Lanak aurkezteko txosten bat edo bideo bat aurkez zitzaketen, eta gure ikasleen kasuan bakoitzak modu batera egin du.

  • Lenengo saria txostena aurkeztu duen taldeak irabazi du eta horrela ekaina amaieran beraiek proposatutako bidaia gauzatzeko aukera izango dute.
  • Bigarren saria bideoa aurkeztu duenak. Hauek liburu sorta bat eta erosketa txeke bat irabazi dute.

BENETAN MEREZITAKO SARIA, ZORIONTZEKO MODUKO LANA EGIN DUTE.

 

 

fitxategiak
Denboranatzerantzpausubat.pdf