Datorren urriaren 17an, 18:00etan Ibarrako Kultur Etxea, familientzat zuzendutako “Aniztasuna: sexu eta genero aberastasuna” izeneko formakuntza abiatuko dugu Kultur Etxean.
Erabiliko den metodologia eta argudio sexologikoa, taldearen beharrizan eta berezitasunetara egokituko dira eta guztia BERDINDU elkarteko profesionalek bideratuko dute. Ikastaroaren iraupena ordu eta erdi / bi ordukoa izango da, bataz beste.
Helburu eta eduki hauek jorratuko ditugu:
Helburuak:
- Sexu eta genero aniztasuna modu baikorrean lantzea.
- Tresnak eskaintzea seme-alaben sexualitatearen garapenerako.
Edukiak:
- Sexualitatea praktika genitalak baino haratago ulertzea, gorputzen, plazerren eta desiren bizipena baita.
- Identitate sexuala eta desira orientazioa.
- Genero aniztasuna eta aniztasun sexuala.
- Gorputz aniztasuna eta autoestimua.
- Telebista eta sare sozialen eragina: harreman ereduak.
Metodologia:
- Erabiliko den metodologia aktiboa eta kooperatiboa izango da. Galderak eta zalantzak burutzeko aukera eta hausnarketarako espazioa izango dugu.
- Ikus-entzunezko materialak erabiliko dira edukiak jorratzeko.
- Hitzaldia euskaraz izango da.
Honako puntuak, eta bestelako esperientziak, kezkak, iritziak edo iradokizunak eztabaidatzeko aukera izatea espero dugu.
Uzturpe ikastolako bizikidetza batzordea