Skip to main content

2023/09/22

ZIRKULAZIO LIBREAREN BIDEZ, IKASLE SORTZAILE ETA ERALDATZAILEAK SORTZEN 

Begiak itxi eta irudikatuz hasi zen Uzturpe Ikastolako Lehen hezkuntzaren eraldaketa prozesua. Betidaniko irakaskuntzari bira emanez eta gure beharrak hautemanez.

Ikasleen premiak behatu eta sakon aztertu ondoren, Lehen zikloan izan dugun eraldaketa nabarmenetako bat “zirkulazio librearen” sistematizazioa izan baitugu.

Gure ikasleei eskaini nahi diegun espazio honen helburuak irudimenaren erabilera, norbere zaletasunen gozamena, barne munduaren errepresentazioa, gaitasun kognitiboen garapena, adin ezberdinekiko sozializazio eta harreman aberatsen garapena… dira besteak beste. Eta paradoxa dirudien arren, irakasleok ere ekintzaile, sortzaile eta eraldatzaile izatearen fruitua dugu hau.

Irakasleon egitekoa behaketan oinarritzen bada ere,  behaketen eta esku hartzeen oreka bat lortzen saiatzen gara, jarduera edo proposamen ezberdinetara “zirikatuz”; beldurrik gabe arakatu eta esperimentatzeko ingurune aberatsa bermatuz.

Zirkulazio libre honen bidea garatuz doa, adina ere aurrera doan heinean: LH 1.mailan zirkulazio librea dute, LH 2.mailan ikasturte hasieratik irakurketa bultzatzen saiatzen gara. Izan ere, badakigu ipuinek eta istorioek sormen gaitasunaren garapenerako oinarrizko baliabide ditugula. LH 3.mailan asteko eginbehar zerrenda bat izango dugu, bakoitzaren antolaketarako autonomia eta gaitasunean ere trebatzen joan daitezen. Eta gainera, espazio eraberritu honetan, denda eta musikak ere berebiziko garrantzia dute. 

Ekintzaile izan gaitezen, gure ikasleek “jolasteko” aukera izan behar dute. Jolasa senak sorrarazten digun bulkada izan ohi da, emozioz eta barne indarrez betea. Bertatik eskuratzen ditugu gure ikaskuntzarik sakonenak eta heltzen goazen heinean, galbidean eror ez dadin, Lehen Hezkuntzako 4, 5 eta 6.mailetan ere astean arratsalde bat “jolasteko” eskaintzea adostua dugu: horretarako ditugu astearte arratsaldeak.

Ikasleon beharrak eraldatuz joan dira ikasturtez ikasturte, eta horregatik, irakasleon lana ere behar hauetara egokitzen joan izan gara. Aurtengo tailerren eskaintzan, arte, musika, dantza, antzerki, sukaldaritza eta josketa ditugu; 3 asteko iraupenarekin. Modu honetan 9 -12 urte bitarteko ikasleak nahastuta izango ditugu taldekatze berrietan.

Tailerren helburua sortzeko eta eraldatzeko baimena guztion eskura sentitzea izan ohi da, hanka sartzeari diogun beldurra gaindiaraziz. Arratsalde aktiboak izan ohi ditugu, guztiok  parte hartuz eta ideiak plazaratuz. 

Eremu hau eskainiz, ikasleak ere libre sentitzen dira sortzeko, ekintzaile izateko, errezeta berriak dastatzeko, euren kasan sortutako dantzak gelakideen aurrean dantzatzeko, aiton amonen garaitik hasi eta gaurdainoko musika biografiak arakatzeko, haria eta jostorratzarekin arreta eta iraunkortasuna ere lantzeko. Azken batean, esperientzia berriak probatu eta nork bere zaletasunak bilatzeko.

Begiak itxi eta irudika dezagun jolasten jarraituko dugun etorkizun bat!

 

Portadako irudia
Irudia
LH zirkulazio librea

Azken albisteak

2024-04-25
UZTURPEGUNA 2024 Zirkua oinarri hartuta, maiatzaren 11, zoragarri bat igarotzeko egitarau oso bat prestatu dugu ikastolatik. Jaialdia, ikuskizunak, bazkaria, dantzaldia... luze bat. 
2024-04-18
  HAUR HEZKUNTZATIK AUTONOMIA LANTZEN “Benetan lagundu nahi banauzu… ez egin nire bidea: utzi nirea egiten,
2024-04-18
LUDOPATIA: INFORMATU ETA ERABAKI Ikasle autonomoak sortzeko gure ahaleginean, nerabeen bizitzan garrantsitsuak izan daitezkeen gaiak jorratzen diardugu.
2024-04-18
Ikastolako kanpo espazioan joan den otsailean erori zen horma zatiaren ondorioz, konponketa lanak hasi ziren aste santuetako oporraldi garaian. Udalak, gertaturikoa eta hormaren egoera teknikari ezberdinekin aztertu ondoren…