Zibersegurtasunerako kontzientziazio Jardunaldiak

Familia agurgarriak:

Uzturpe ikastolak Zibersegurtasun Euskal Zentruaren bidez, PantallasAmigas-eko kideek aurrera daramaten formakuntza eta prebentzio ekintzen barne, bi hitzaldi antolatu ditugu  DBH eta LHko familiei bideratua.  

Lehena Uzturpe ikastolaren  XXI. Kultur astearen barruan txertatu dugu , urtarrilaren 26an, 17:00etan,  DBHko familiei zuzendua. 

Bigarren saioa otsailaren 9an izango da, LHko familientzat (aurrerago bidaliko dugu deialdia).

Interneta, sare sozialak eta konektaturiko beste zerbitzu eta teknologiak erabiltzean gure seme-alabek aurki dezaketen arrisku-egoerei aurre egiten laguntzeko prebentzio neurri, erabilera-ohiturak eta onurak elkar-aztertzeko, eta honen inguruko dudak argitzeko helburuarekin.

 

Saioa: ZIBERSEGURTASUNERA-KO KONTZIENTZIAZIO JARDUNALDIAK

Nerabezaroa konektaturik.

 Internet, mugikorrak eta sare sozialak, ezinbestekoak seme-alabentzat?

NORENTZAT: DBHko familiak 

EGUNA: 2020-01-26

ORDUA: 17:00

TOKIA: online ZOOM

 

Hauxe Urtarrilaren 26ko online saioan sartzeko ESTEKA:

ID de reunión: 811 9211 4463

Código de acceso: 873226

 

Familien partaidetza oso garrantzitsutzat jotzen dugu,  familian, ikastolan eta ingurune soziokulturalean ezartzen diren harremanek hainbat jarrera, ohitura eta balore sortzen baitituzte. 

Zuentzat interesgarria izango delakoan eta bertan elkar ikusiko dugulakoan, agurtzen zaituztegu.