Uzturpeguna 2021

Bihar maiatzak 15.... UZTURPEGUNA!

Egun handia izaten da hauxe ikastolarentzat: ostiraleko entsegu eta muntaia, goizean jaialdia, paella prestaketa, pelota finalak, bazkaria, toka, dantzaldia, jolasak…  eta bigarren urtez ezingo dugu ohiko moduan antolatu. 

Hala ere, garrantzitsua iruditu zaigu urteari amaiera ematen joateko UZTURPEGUNARI keinua egin eta ikasturtea dantzan amaitzea! 

Aurtengoan ere “jaialdirako” gaia aukeratu dugu: HEZKIDETZA (aniztasuna errespetatzen duena).  Abesti bakarra hartu eta honen letra aitzakia hartuta landu dugu gaia, amaitzeko, bateratuz keinua egin nahi izan dugu bideo muntai honekin. Eskerrak eman nahi dizkiegu Imanol eta Ibairi bideo muntaia osatzen egin duten lan guztiarengatik.

Ez dago sexurik, adinik ezta fisiko zehatzik nahi duzuna jantzi ta aske sentitzeko!

Bestalde, 50.urteurrenaren itxiera eman nahian, Uztupegunaren inguruko historia eginez bi bilduma sortu eta sarean jarri ditugu ikusgai:

  • Batetik azken urteetako jaialdietako bideoak. (Denera 24 urtetako bideoak daude, beheko bideoan, goran eskuin aldean dagoen erreprodukzio zerrendatik nahi duzuen urteko jaialdiko bideoa ikusteko aukera izango duzue). 

 

Etxean Uzturpeguna ospatuz keinuren bat eginez gero bidali argazkiak argazkiak@uzturpe.eus helbidera. Animatu!!!!