Pipar landaketa

DBH3KO IKASLEAK PIPAR LANDAKETAN

Urtero moduan DBH3ko ikasleekin Ibarrako piparraren jatorria, historia, ezaugarriak eta erabilera anitzak ikasi ditugu gaurkoan Ibarrako 789 taldearen eskutik eta Ibarrako udalaren laguntzaz. Azalpenaren ondoren lanerako ordua etorri da eta landatze lanetan gustura aritu gara guztion artean. Ondoren hamaiketako goxoa dastatzeko aukera izan dugu; aurtengoan, barazki hanburgesak jan ditugu, nola ez, Ibarrako piparra osagai zutelarik!

Hona hemen ARGAZKIAK.