Garagunera Bisitak

Garagunera bisita

Aurten ere, Ibarrako Garagunekoekin harremanetan gabiltza. Lehen Hezkuntzako 6. mailako bi gelak bisita egitera joan ziren bertara. Ikasleek hainbat ekintza antolatu zituzten beraientzat: magia, antzerkia, jolasak, etab. horretaz gain, gabonetako eta Santa Agedako abestiak ere elkarrekin entseatu zituzten. Bestetik, DBH-2ko ikasleak ere izan ziren bertan. Gelan landutako erdi-aroko antzerkia bertan antzezteko aukera izan zuten eta.
Arratsalde bikainak igaro zituzten denak elkarrekin!!