Maddalen Arzallus Ikastolan

LH6ko ikasleak bertsolaritza munduan murgildu dira euskara ikasgaian. Bertsolariak ezagutu, bertsoak sortu, abestu… dabiltza saltsan. Lehengo egunean bisita berezia jaso zuten, kazetari, aurkezle eta bertsolari den Maddalen Arzallusena. Galderak egin eta berarekin bertsotan jarduteko aukera izan zuten. KMK 22rako bertso bat ere sortu zuten ikasleek berarekin elkarlanean. Oso esperientzia aberasgarria izan zen, eta gustura aritu ziren denak. 

SEIGARREN MAILA-ko IKASLEAK
DABILTZA TOPE BERTSOTAN
NEURRI ERRIMA, BERTSOLARIAK
DENAK EZAGUTZEKOTAN