Kamiseten Salmenta

DBH3-ko ikasleak gara, eta mezu honen bidez adierazi nahi dizuegu ikas-bidaia dela eta dirua lortzen ari garela. Horretarako, Uzturpegunean, 16:00etatik aurrera  kamisetak eta telazko poltsak saltzen egongo gara kiroldegian. Eskertuko genuke laguntza bat ematean zuen aldetik kamisetak erosiz.

Postuan taila guztiak egongo dira probatu ahal izateko. Kamiseten dirua momentuan ordaindu beharko da eta baita telazko poltsena ere, baina horien eskaera Uzturpe egunaren ondoren egingo dugu. Hortaz, kamisetak eta poltsak noiz iritsiko diren jakiten dugunean, jakinaren gainean egongo zarete.

Prezioaren aldetik, kamisetek 10€ balioko dute eta telazko poltsek 8€.

Zuen zain egongo gara,

DBH3-ko ikasleak.