Joku Arduratsua

Josean Barcenilla, Ekintza Bibe - Bizi berria elkarteko lehendakariaren bisita izan zuten DBH 4. mailako ikasleek. Joku arduratsua, kirol apustuak, ludopatia, adikzioak eta bere testigantza pertsonala izan zituen hizpide. Ikasleek interes eta jakinmin handiarekin jarraitu zuten saioa. Gaurkotasun handiko gai honek zeresan asko ematen du adin hauetako gazteen artean.