Itsaspetik azalera, azaletik Plazara

Uzturpe Ikastolak eta Ibarrako Udalak elkarlanean antolatutako XXI. Kultur Astearen barruan, “Itsaspetik azalera, azaletik Plazara” antzezlana izango dugu, urtarrilaren 31an.

“Emakumea naiz, kostakue, euskaldune...Barre egin dut, baitxe negar be, baina batez be maitxatu izen dot eta maitatzen dut bizi nazen eta hilko nazen mundu bazter hau.” 

Auzkeztera datozen kontaketa saio honetan, poesia, istorioak eta kantuak tartekatzen dira, garai bateko bizipenak azaleratzeko. 

Kostaldeko herrietan, olatuen joan-etorriak ekartzen ditu bizibidea eta heriotza; poza eta tristura; maitasuna eta gorrotoa… eta aspaldiko kontu eta kantu zaharrak. 

Saio honetan, mendeetan zehar kresalak jendartearen azalean utzitako aztarnak bildu eta plazaratuko dituzte: askatasun eza, ezkontz behartuak, maitasun ukatuak eta emakume izate hutsagatik ezarritako rol derrigortuak. 

Historian zehar ixilpean gelditu diren pasarteak ekarriko dira  oholtzara, garai bateko kostaldeko jendearen patua agarian gelditzen delarik. Bi protagonistek istorio ezberdinak josteaz gain norbere kontaera eta euskalkiaren bitartez saretzen dute kontaketa saioa. 

Eguna: urtarrilak 31.
Ordua: 17:00.
Iraupena: Ordu bete. 
Tokia: Plazako aterpea 

Nerabe eta helduei zuzenduriko saioa.

Kontalariak: Nagore León Plaza eta Itziar Saenz de Ojer Martinez

Aforo mugak direla eta izen ematea beharrezkoa izango da ondorengo INPRIMAKIA betetzea.