Entrenamendia

Uzturpe ikastolako mendi taldeak "ENTRENAMENDIA" izenburupean hitzaldi bat antolatu du Bat Basque Team fundazioaren eskutik. Hitzaldia Alberto Iñurrategi alpinistak eta Aitor Alberdi kirol teknikariak gidatuko dute. 

      Alberto Iñurrategi alpinistak, Basque Team Fundazioko Aitor Alberdi kirol teknikariarekin batera, urteetan prestaketa eta entrenamenduaren inguruan elkarrekin egindako lanaren adibide praktikoak erakutsiko ditu, entzuleekin etengabeko solasaldian. Beste modalitate guztiek azken urteetan profesionaltasunerako joera handia hartu dute maila guztietan. Mendian ere jarrera horri eustea gomendagarria litzateke, hainbat faktoretan eragina duelako prestaketak, segurtasunean adibidez. Azken finean, mendizaletasuna, aisialdia baino gehiago da, kirola ere bada.

  • Eguna: Martxoaren 26a, asteartea.
  • Ordua: 19:00
  • Tokia: Ibarrako Kultur Etxea

UZTURPE IKASTOLAKO MENDI TALDEA