Uzturpeko arropa salmenta

Kaixo familia:

Gurasoen eskariari erantzun nahian Uzturpe ikastolako arropa (kamisetak, sudaderak, kremaileradun jertseak eta legginak) erosteko aukera zabaltzen dugu inprimaki bidez. Inprimakian neurri eta koloreak zehaztuta dituzue.

Norbaitek erosi aurretik neurriak probatu nahi baditu, larunbatean, kiroldegian, Kultur Astearen barruan ospatuko dugun haur festan probatzeko aukera izango du 15:30-18:00 artean. Bertan, haurren muestrarioa bakarrik egongo da, ez helduena eta ezingo da erosi.

Erosketa inprimaki hau betez bakarrik egingo da otsailaren 1a baino lehen. Ondoren kontu korrontetik egin zaizue kobrantza.

UZTURPE IKASTOLA